XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Alde batek bere burua bestearena baiño beartuago ikusten ba`du, orduan naita-naiez bestea baiño egoera okerragoan arkitzen da negoziaketa-lanerako.

Ala ere ezin uka diteke, nere iritziz: izkillu kontrolerako billeretan dabiltzan solaskide danak aitortu bear dute izketaldi auek bear-bearrezkoak dirala.

Orain artean ez daukagu akordu benetakorik erasozko estrategi izkilluen zainketarako.

Izkillu berriak sortzeko eta zabaltzeko teknologia, gaurko indar-oreka ausi eta etorkizunean izkilluen kontrola zaillagoa ta aulagoa egin dezaketen arma oien teknologia, alegia, zainketa-tresnak baiño azkarrago aurreratuko dala dirudi.

Militar aldetik munduan nagusi diran bi nazioak, gero ta izkillu izugarriagoak pillatzen ari bait dira, gure alegin guztiak uts biur ditzakete: nuklear ugaritzea galerazteko eta munduan guda-izkilluen gorakadari esi bat jartzeko egiten ari geran alegiñak uts biurtu ere.

Eta jakin bear da: bi gauza auek moteltzen dituzte, moteldu, aurrerabiderako egin-aalak, eta larriagotzen dituzte toki eta errialdeetako burrukak.

J. L. ZURUTUZA`k euskeratua.